2013/01/30

Hautacam-Val d'Azun

Batzuetan elur faltan eta bestetan soberan, azken hori izan da asteburu honetako kasua. Larunbatean zailtasunak izan genituen irekita zegoen estazio bat topatzeko, azkenean Hautacam-era joan ginen, clubeko irteeretan ezagutu gabeko estaziora. Lainoa, eguraldi kaskarra... gutxi eskiatu genuen, eta, justu, itzultzeko orduan zerua ireki eta paisaia zoragarriak ikusteko aukera izan genuen.
Aterpera itzuli, paseotxoa eman eta piskolabisarekin batera hizketan aritzeko parada goxoa izan genuen. Ohi bezalako afari ederraz gozatu genuen, inguruko produktuekin egindakoa.
Igandea zerura begira eta Val d´Azunetik zetozen berrien zain hasi genuen. Berri onak, errepidea irekita, estazioa irekita. Eguraldia? Tira, atzokoaren ondoren dena ona.
Eta hala izan zen, estazio osoa irekita ez bazegoen ere, eskiaz disfrutatzeko parada izan genuen eta tarteka baino ez ginen busti.

Hurrengo irteerarako gogoekin itzuli ginen, denok gustura, eta zozketan saria lortu zutenak gusturago.


Argazkiak: Izaskun Ezeiza, Afrika Jimenez

2013/01/16

Issarbe. Otsailak 3



Otsailaren 3an, berriz ere,  Issarbeko eski estazioa bisitatuko dugu bertako basoez eta bistez disfrutatzeko. Zer esanik ez, iraupeneko eskiaz edo erraketaz gozatzeko izango dugun aukeraz.
Elurraren egoeraren  arabera azken uneko aldaketak eman daitezke.

El 3 de febrero, una vez más, visitamos la estacion de Issarbe para disfrutar de sus bosques y vistas. Ni que decir lo que vamos a disfrutar con las raquetas o con el esquí de fondo. Según el estado de la nieve pueden haber cambios de última hora.


Somport

Otsailaren bigarren asteburuan, 9-10,  irteera egingo dugu Somportera. Bi egunetan eskiatu egingo dugu eta lo egingo dugu Pepito Grillo aterpetxean. Larunbatean eskiatu egingo dugu eta igandean nahi duenak klubeko martxa sozialean parte hartzeko aukera izango du.
 
  El segundo fin de semana de febrero, dias 9 y 10,  haremos una salida a Somport para esquiar. Esquiaremos los dos días durmiendo en el Albergue PepitoGrillo. Esquiaremos el sábado y el domingo aquellos que quieran tomar parte en la prueba social podrán hacerlo.

2013/01/09

Plateau de Beille-Chioula

Berriro ere urteari hasiera eman diogu eskiatzen. Autobusa ia beteta, giro ona eta elur eta eguraldi ederra.

Otro año mas hemos comenzado el año esquiando, con el autobús casi lleno, buen ambiente y un tiempo y una nieve de lujo

Argazkiak: Africa Jimenez, Xabier Ortiz, Itziar Olaskoaga
Bidali zure argazkiak. Envíanos tus fotos