2013/02/26

Val d'Azun Otsaila.

Nahiz eta iragarpena oso ona ez izan, larunbatean eguraldiak primeran lagundu zigun. Estazio osoa irekita zegoenez, eguna Soulorreko Collean hasi eta Couraduque collean bukatzeko aukera izan genuen. Hotza eta noizbehinka bentiska ere izan genuen, baina eguna zoragarri aprobetxatzeko aukera paregabea ere bai.
Igandean elurra mara mara egun osoan, baina elur berrian eskiatzea baina sentsazio hobeagorik ba al dago????
Oraingoan egia da jende gutxi joan garela, eguraldiaren beldurrez ote?, baina elkartu garenok berriro ere poz pozik bueltatu gara.

A pesar de que la predicción no era del todo buena, el tiempo nos acompañó y disfrutamos de un fin de semana estupendo con buena nieve y hasta sol.

Bidali zure argazkiak. Envíanos tus fotos


2013/02/20

Nistos-Martxoak 8-9 marzo

Irteera honetan bidaia luze samarra delako eta elur nahikorik bada lehenengo egunean Campan Payolle estazioan eskiatuko dugu. Egun hartan Lanemezan herrian lo egingo dugu bigarren egunean Nistosen eskiatzeko. Horrela bidaia erosoago gertatuko da eta bi estazioetan eskiatzeko aukera izango dugu. Elurraren egoera edo beste arazorik sortu ezkero antolatzaileek erabakiko dute bi estazioetara edo bakar batera joatea.

Para aprovechar que esta salida es un poco larga y en caso de que haya nieve suficiente se esquiará el primer día en Campan Payolle, dormiremos en Lanemezan para esquiar el segundo día en Nistos Cap Neste. De esta forma el viaje resulta más cómodo y se pueden visitar dos estaciones cercanas. En caso de falta de nieve u otra complicación la organización decidirá si se va a las dos estaciones o sólo a una.

Informazio gehiago

2013/02/18

VII TROFEO DONOSTIA

Otsailaren 10ean gure klubeko froga ospatu genuen Somporten. Programatuta genuen irteera jende faltagatik bertan behera utzi behar izan bagenuen ere, han bildu ginen klubeko taldetxo bat parte hartzeko asmotan.

 Gauean elurra bota zuen eta ibilbidea aldatu behar izan zuten antolatzaileek, baina eguraldi ona izan genuen eta aurreko urteetan baino tenperatura hobea.

Sailkapenak

2013/02/14

Abodira. Martxoak 3 de marzo.

Berriz ere Abodiko eski estazioa bisitatuko dugu bertako basoez eta bistez disfrutatzeko. Zer esanik ez, iraupeneko eskiaz edo erraketaz gozatzeko izango dugun aukeraz.
Elurraren egoeraren arabera azken uneko aldaketak eman daitezke.


Una vez más, visitamos la estacion de Abodi para disfrutar de sus bosques y vistas. Ni que decir lo que vamos a disfrutar con las raquetas o con el esqui de fondo. Segun el estado de la nieve pueden haber cambios de última hora.

Informazio gehiago

2013/02/13

Otsailak 23-24 de febrero

Beste behin, elurraren egoeraren arabera, PONT D´ESPAGNE edo VAL D´AZUN-eko pistetara joango gara bertako paisaiaz eta inguruneaz gozatzera. Pirinioetako Parke Nazionalaren erdi-erdian gaude. Guztira 36 km. daude Pont d’Espagnen  eta 100km. Val d’Azunen. Zailtasun ezberdineko pistak daude. Golarretak edo erraketak erabiltzeko ibilbideak ere badaude.
Mesedez irteerara etortzeko asmoa baduzu, ez utzi izen ematea azken momenturako, erreserbak aurretik konfirmatu behar baitugu.

Una vez más nos dirigimos al corazón del Parque Nacional de los Pirineos: a la estación de Pont d’Espagne o Val d’Azun para disfrutar de sus paisajes  y  bosques practicando el esqui de fondo o el paseo con  raquetas. 36 km y 100 km. de pistas de diferentes dificultades repartidos en dos estaciones. Nos alojaremos en media pensión en el pueblito de Arbouix
 Por favor, si tienes intención de venir a la excursión, no lo dejes para el último momento ya que tenemos que confirmar las reservas con antelación.



Informazio gehiago

2013/02/08

Okendo KEan iraupen eskiko proiekzioa

Okendo KEan iraupen eskiko proiekzioa:Lasterketen arrastoak eta CVCEko umeak iraupen eskiaren borrokan

Txomin Eskarmendi Urdaburu Elkarteko iraupen eskiatzaile eta bidaiariak, bideo muntaia erakargarri honetan, bere Pirinioetako eta Austriako joan den urteko irteerak azalduko dizkigu, beti neguko paisaia zurien bila.

Jarraian, CVCEko gazteek Espainiako errelebo txapelketan egindako lasterketa ikusteko aukera edukiko dugu.

Otsailak 13, asteazkena, Okendo KEan 19:30 tan.

Proyección de esquí de fondo en Okendo KE: Lasterketen arrastoak y CVCEko umeak iraupen eskiaren borrokan

Txomin Eskarmendi es un veterano esquiador de fondo y viajero del club Urdaburu, en este montaje de vídeo, dinámico y atractivo, nos contará sus salidas del invierno pasado al Pirineo y su viaje a Austria buscando otros paisajes en los que la nieve es un elemento habitual cada invierno.

Seguidamente tendremos oportunidad de ver un vídeo sobre la actuación de los chavales del CVCE en el Cto de España de relevos.


Miércoles 13 de febrero a las 19:30h en Okendo KE.

VII TROFEO DONOSTIA 2013

VII TROFEO DONOSTIA 2013

Beste urte batez, eta ba dira zazpi, hemen dugu Vasco de Camping Elkartean antolatzen dugun iraupen eski lasterketa. Krisialdi garaiak dira eta saiatu gara aurreko urteko prezioak mantentzen, diru laguntzak aurkitzea ez da gauza erraza eta antolakuntzaren aldetik bihotzez eskertzekoa da laguntzaileek Donostia Trofeoarekin azaldutako konpromisoa. Horiek alde batera utzita elurra behintzat baikortasunez begiratzekoa da, beste denboraldietako zalantzak ahazteko modukoa. Goza dezagun ba, datorren otsailak 10, Le Somporten!
Vuelve otra vez, por séptimo año consecutivo, la carrera de esquí de fondo que organizamos en el Club Vasco de Camping. Son tiempos de crisis y en consecuencia, hemos hecho un esfuerzo para mantener los precios del año pasado. No es fácil encontrar apoyo económico en estos días, por ello, queremos agradecer sinceramente el esfuerzo a los colaboradores que han demostrado su compromiso con el Trofeo Donostia. En lo que se refiere a la nieve podemos ser optimistas esta vez y olvidar la incertidumbre de otros años. ¡A disfrutar el 10 de febrero en Le Somport!

Agur beroenak: Club Vasco de Camping Elkarteko antolatzaileek.

2013/02/05

Somport. Otsailak 3

Issarbera joateko asmoa bagenuen ere, azkenean Somportera joan ginen. Eguraldi txarra eta elurtearen ondorioz Issarbe itxita zegoen eta segurura joaz Somporterako bidea hartu genuen. Iristen ari ginela izugarrizko haizea zebilen eta batzuek okerrenera jartzen hasi ziren, baina azkenean egun zorragarri batez gozatzeko aukera izan genuen.

Aunque teníamos intención de ir a Issarbe, al final disfrutamos de un día estupendo de esquí en Somport.


Bidali zure argazkiak. Envíanos tus fotos