2014/01/21

Asteburua Somporten



IBILBIDEA / RECORRIDO:


Eguna :
2013ko Otsailaren 8 eta 9

Fecha :
8 y 9 de Febrero de 2013
Ordua:
Goizeko     7retan

Hora:
7 de la Mañana
Irteera:
Fakultateetan, Zuzebide fakultatearen ondoan

Salida:
Facultades, Junto a la facultad de derecho
Arduraduna:
R. Hernandez,
Itziar Olaskoaga

Responsable:
R. Hernandez,
Itziar Olaskoaga


Otsailaren bigarren asteburuan irteera egingo dugu Somportera. Bi egunetan eskiatu egingo dugu eta lo egingo dugu Pepito Grillo albergean. (Toalla eta izarak edo lo zakua eraman behar da) Larunbatean eskiatu egingo dugu eta igandean nahi duenak klubeko martxa sozialean parte hartzeko aukera izango du. Nahi ez duenak ordu bat beranduago igoko da pistetara. Arratsaldeko laurak aldera irtengo gara Donostiaruntz.
Klubeko laisterketan parte hartuko dutenek aparte adierazi beharko dute klubeko bulegoetan.

 El segundo fin de semana de febrero haremos una salida a Somport para esquiar. Esquiaremos los dos días durmiendo en el Albergue Pepito Grillo. (Es necesario llevar toalla y saco o sábanas). Esquiaremos el sábado y el domingo aquellos que quieran tomar parte en a prueba social podrán hacerlo. Aquellos que no estén interesados subirán a las pistas aproximadamente una hora más tarde. Saldremos para San Sebastián sobre las 4 de la tarde.
Los interesados en tomar parte en la prueba social deben inscribirse en las oficinas del club.

Informazio gehiago

Abodira irteera


EXCURSIÓN A ABODI
IBILBIDEA / RECORRIDO:


Eguna :
2014ko otsailaren 2an   

Fecha :
2 de febrero 2014
Ordua:
Goizeko  7etan  

Hora:
7:00h de la mañana
Irteera:
Aularioetatik

Salida:
Aularios
Arduraduna:
Aitor Larrañaga
María Silva_

Responsable:
Aitor Larrañaga
María Silva
Iraupena:
Eguneko irteera

Duración:
Excursión de día




Berriz ere Abodiko eski estazioa bisitatuko dugu bertako basoez eta bistez disfrutatzeko. Zer esanik ez, iraupeneko eskiaz edo erraketaz gozatzeko izango dugun aukeraz.
Elurraren egoeraren  arabera azken uneko aldaketak eman daitezke.


Una vez más, visitamos la estacion de Abodi para disfrutar de sus bosques y vistas. Ni que decir lo que vamos a disfrutar con las raquetas o con el esquí de fondo. Según el estado de la nieve pueden haber cambios de última hora.


Inskripzioen hasiera: Urtarrilaren 21tik aurrera (asteartea) / Apertura inscripciones: a partir del 21 Enero (martes)
Informazio gehiago

2014/01/07

Beille-Chioula 2.014

Denboraldiari hasiera emanez 5 egun pasa ditugu Ax les Thermesen inguruan.
Giro ona eta eguraldi aparta eskiatzen disfrutatzeko.

Lontxok eta Amaiak honako bertso eder hauek bidali dizkigute. Mila esker biei

Para empezar la temporada hemos pasado 5 días en la zona de Ax les Thermes. Buen ambiente y buen tiempo para disfrutar del esquí.
Lontxo y Amaia nos han enviado estos versos. Muchas gracias.

ESKIATZERA
Doinua: “ Zeru altuan zegoen jaunak”

1
Urte berria ongi hasteko                                         
Jarri ziguten aukera
Ohitura denez autobusean
Joateko eskiatzera
Donostiatik atera eta
Ax –Les Thermesko aldera
Bi egunez Chioula igo
Hiruz Plateau De Beillera.
2
Eguraldia zoragarria                                                
Pasaia ezin hobea
Lau haizetara begira jarriz
Baso-mendi dotorea
Eski gainean eman (e)ta eman
Ai zer nolako taldea !
Olinpiadetan parte hartzeko
Ia konplexu gabea.
3
Atseden pixkat beharrezko zen
Hori gauza naturala
Menditik jeitsi ta arratsaldean
Aukerako ur termala
Bi orduz sauna eta bainuak
Leundu arte azala
Erlajaturik atera ginen
Gazteagoak ginela.
4
Hiru errege adin gabeak
Oparitxoak banatzen
Urteak pasa pasatu arren
Hauek ez dira zahartzen
Kontu ta txiste, apartak dira
Umore ederra jartzen
Zartzuelako ordezkarien
Hutsa ez dugu sumatzen
5
Bi emakume prestu ba dira
Guztia antolatzeko
Eta Felipe hain zerbitzala
Noranahira gidatzeko
Talde osoa itzuli denez
Joan baino askoz hobeto
Denok arrazoi ugari dugu
Guzti hori eskertzeko.
Lontxo Aburuza

AX- Les Thermesen

2014ko urtarrilaren 6an


 Hemen dituzue azken irteerako argazki batzuk. Bidali zureak eta aurkezpen honetan publikatuko ditugu.

Aquí tenéis algunas fotografías de la última excursión. Envía las tuyas y las publicaremos en esta presentación.

Argazkiak:  Afrika Jimenez, Itziar Olaskoaga, Maria Silva