Aurtengo elur piloaz gozateko hemen duzue hurrengo irteeren informazioa:
Martxoak 1: Abodira irteera. (Bertan behera)
Martxoak 7 eta 8: Pont d'Espagne-Val d'Azun
Aurten elur denboraldia luzatuko dela ikusirik, saiatuko gara beste irteera bat antolatzen martxoak 14 eta 15erako.
Bi aukera dago:
Martxoak 14: Issarbera
Martxoak 14-15: Nistosera.
Izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera irteera bat edo bestea egingo dugu.
Irteera hauetakoren batera joateko interesa baduzu, mesedez, lehenbailehen izena eman.
Mila esker
Aquí tenéis la información de las próximas excursiones:
1 de marzo: Salida a Abodi (Suspendida)
7 y 8 de marzo: Salida a Pont d'Espagne-Val d'Azun
Teniendo en cuenta la cantidad de nieve que hay en estos momentos, hemos pensado en hacer alguna excursión mas. Tenemos dos propuestas:
14 de marzo: Issarbe
14-15 de Marzo: Nistos
Si estas interesad@ en alguna de estas salidas, por favor, inscribete cuanto antes ya que no podemos esperar hasta el último momento para decidir si se suspende o no por falta de gente.
Muchas gracias.
2015/02/24
Campan Payolle
Asteburu honetan larunbatean izan genuen gure irteeretako eguraldi txarreko lehen eguna. Bidai osoa euripean egin ondoren, Campan Payollera hurbiltzen ari ginela, elurra mara-mara hasi zen, eskerrak! Tenperatura ona zen eta disfrutatzeko aukera izan genuen nahiz eta momentu txar batzuk pasa, izan ere zenbait momentuetan ez genuen pista ere ikusten.
Lanemezanen atsedena hartuta, igandean, Nistosera abiatu ginen. Eguraldi zoragarria lagun eskiatzeko irrikitan ginen denok baina portuaren hasierara iritsi bezain laster konturatu ginen igotzeko arazoak izango genituela. Gaueko haize bortitzek elurra errepide gainera bota zuten eta bi puntuetan moztuta zegoen. Luzerako lana izango zela esan zigutenez, buelta eta berriro Campan Payollera joan ginen. Igandea izanik aparkaleku aldea jendez lepo bazegoen ere, pistetan lasai ibiltzeko aukera izan genuen.
Aurrerago jasotako argazki guztiak jarriko ditugu.
Mila esker.

2015/02/03
Hemen dugu elurra. Denok Nistosera
Kezkatuta geunden ea aurtengo denboraldian nahiko elur egongo ote zen eta hemen dugu elurtea.
Lehengo igandean genuen Issarberako irteera eguraldiarengatik bertan behera utzi behar izan genuen, izan ere Issarbeko estazioa itxita egoteaz gain, igandean arazo handiak izan ziren errepideetan.
Hurrengo astebururako genuen irteera ere bertan behera utzi dugu jende faltarengatik, argi dago proba sozialak ez duela tiroi handirik gure artean.
Igandeko elurtearen ondoren hauek dira momentu honetan "gure estazioen" egoera:
Nistos: 150 cm - 220 cm itxita dago.
Val d'Azun: igandean 100cm bota zituen. Itxita dago.
Somport: 160 cm. Itxita dago.
Issarbe: 160 cm. Itxita dago.
Pont d'Espagne:Web batzuetan irekita dagoela diote bestetan itxita dagoela.
Abodi: Itxita.
Espero dezagun astebururako errepideak garbitu eta pistak prestatzea.
Gogoratu hurrengo irtera otsailaren 21 eta 22 Nistosera izango dela, izen ematea irekita dago eta elurra gure zain.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)