2014/02/11

Pont d'Espagne. Urtarrilak 25-26

Egunero ezin eguraldi ona izan eta ez genuen suerte handiegirik izan larunbatean, uholdeak bidean, euria goitik behera, estazioak itxita... Azkenean Pont d'Espagne ireki zain egon ondoren ez eskiatzea eta aterpetxera bazkaltzera itzultzea erabaki genuen.
Arratsalderako atertu zenez,  Argeles Gazost-era buelta bat ematera joatea erabaki genuen gehienok. Geldialdi laburrak egitetik ezagutzen genuen herria hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.
Ohitura onak jarraituz, iluntze aldera elkarrekin zerbait hartzeko tarte bat hartu genuen, giro ona zegoenez aterpeko sarreran egin genuen.
Eguna bukatzeko pin-pon eta futbolin partidoak eta afari eder bat.
Igandean, iragarrita zegoen bezala, eguraldi ederra izan genuen eta eski egun zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen. Lehenengo eski eguna zutenek ikastarotxo bat izan zuten Aitorren eskutik.
Nistosen berriro ikusiko gara!


No se puede tener siempre buen tiempo y el sábado no pudimos esquiar, pero el domingo disfrutamos de un precioso día de esquí.
El próximo en Nistos!

2014/02/07

Nistos-Campan Payol




IBILBIDEA / RECORRIDO:

Eguna :
2014ko Otsailaren 22  eta 23
Fecha :
22 y 23 de Febrero de 2014
Ordua:
Goizeko     7retan
Hora:
7 de la Mañana
Irteera:
Fakultateetan, Zuzebide fakultatearen ondoan
Salida:
Facultades, Junto a la facultad de derecho
Arduraduna:
R. Hernandez, M. Silva
Responsable:
R. Hernandez, M. Silva

Colaboradores - Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Four Aldundia -Kutxabank


AZALPENA: Otsailaren laugarren asteburuan irteera egingo dugu Nistos Cap Nestes-era. Bi egunetan eskiatu egingo dugu eta lo egingo dugu Lanemezanen betiko hotelean. Elur nahikorik balego saiatuko gara bi estazioetan eskiatzen, Campan Payolen larunbatean eta Nistosen igandean.



DESCRIPCIÓN : El cuarto fin de semana de febrero haremos una salida a Nistos Cap Nestes para esquiar. Esquiaremos los dos días durmiendo en el hotel habitual en Lanemezan.  Esquiaremos el sábado y el domingo, si hay nieve suficiente trataremos de esquiar el sábado en Campan Payolle y el domingo en Nistos Cap Nestes.

BAZKIDEEK / SOCIOS: 95 euros // GAINERAKOEK  / NO SOCIOS 105 euros:



Izena ematerakoan  ordaindu behar da / Se deberá abonar en el momento de apuntarse
Inskripzioen hasiera: urtarrilaren 27 / Apertura inscripciones: 27 de enero