2013/01/30

Hautacam-Val d'Azun

Batzuetan elur faltan eta bestetan soberan, azken hori izan da asteburu honetako kasua. Larunbatean zailtasunak izan genituen irekita zegoen estazio bat topatzeko, azkenean Hautacam-era joan ginen, clubeko irteeretan ezagutu gabeko estaziora. Lainoa, eguraldi kaskarra... gutxi eskiatu genuen, eta, justu, itzultzeko orduan zerua ireki eta paisaia zoragarriak ikusteko aukera izan genuen.
Aterpera itzuli, paseotxoa eman eta piskolabisarekin batera hizketan aritzeko parada goxoa izan genuen. Ohi bezalako afari ederraz gozatu genuen, inguruko produktuekin egindakoa.
Igandea zerura begira eta Val d´Azunetik zetozen berrien zain hasi genuen. Berri onak, errepidea irekita, estazioa irekita. Eguraldia? Tira, atzokoaren ondoren dena ona.
Eta hala izan zen, estazio osoa irekita ez bazegoen ere, eskiaz disfrutatzeko parada izan genuen eta tarteka baino ez ginen busti.

Hurrengo irteerarako gogoekin itzuli ginen, denok gustura, eta zozketan saria lortu zutenak gusturago.


Argazkiak: Izaskun Ezeiza, Afrika Jimenez

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina