2014/01/07

Beille-Chioula 2.014

Denboraldiari hasiera emanez 5 egun pasa ditugu Ax les Thermesen inguruan.
Giro ona eta eguraldi aparta eskiatzen disfrutatzeko.

Lontxok eta Amaiak honako bertso eder hauek bidali dizkigute. Mila esker biei

Para empezar la temporada hemos pasado 5 días en la zona de Ax les Thermes. Buen ambiente y buen tiempo para disfrutar del esquí.
Lontxo y Amaia nos han enviado estos versos. Muchas gracias.

ESKIATZERA
Doinua: “ Zeru altuan zegoen jaunak”

1
Urte berria ongi hasteko                                         
Jarri ziguten aukera
Ohitura denez autobusean
Joateko eskiatzera
Donostiatik atera eta
Ax –Les Thermesko aldera
Bi egunez Chioula igo
Hiruz Plateau De Beillera.
2
Eguraldia zoragarria                                                
Pasaia ezin hobea
Lau haizetara begira jarriz
Baso-mendi dotorea
Eski gainean eman (e)ta eman
Ai zer nolako taldea !
Olinpiadetan parte hartzeko
Ia konplexu gabea.
3
Atseden pixkat beharrezko zen
Hori gauza naturala
Menditik jeitsi ta arratsaldean
Aukerako ur termala
Bi orduz sauna eta bainuak
Leundu arte azala
Erlajaturik atera ginen
Gazteagoak ginela.
4
Hiru errege adin gabeak
Oparitxoak banatzen
Urteak pasa pasatu arren
Hauek ez dira zahartzen
Kontu ta txiste, apartak dira
Umore ederra jartzen
Zartzuelako ordezkarien
Hutsa ez dugu sumatzen
5
Bi emakume prestu ba dira
Guztia antolatzeko
Eta Felipe hain zerbitzala
Noranahira gidatzeko
Talde osoa itzuli denez
Joan baino askoz hobeto
Denok arrazoi ugari dugu
Guzti hori eskertzeko.
Lontxo Aburuza

AX- Les Thermesen

2014ko urtarrilaren 6an


 Hemen dituzue azken irteerako argazki batzuk. Bidali zureak eta aurkezpen honetan publikatuko ditugu.

Aquí tenéis algunas fotografías de la última excursión. Envía las tuyas y las publicaremos en esta presentación.

Argazkiak:  Afrika Jimenez, Itziar Olaskoaga, Maria Silva

              

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina