2015/02/24

Campan Payolle

Asteburu honetan larunbatean izan genuen gure irteeretako eguraldi txarreko lehen eguna. Bidai osoa euripean egin ondoren, Campan Payollera hurbiltzen ari ginela, elurra mara-mara hasi zen, eskerrak! Tenperatura ona zen eta disfrutatzeko aukera izan genuen nahiz eta momentu txar batzuk pasa, izan ere zenbait momentuetan ez genuen pista ere ikusten.


Lanemezanen atsedena hartuta, igandean, Nistosera abiatu ginen. Eguraldi zoragarria lagun eskiatzeko irrikitan ginen denok baina portuaren hasierara iritsi bezain laster konturatu ginen igotzeko arazoak izango genituela. Gaueko haize bortitzek elurra errepide gainera bota zuten eta bi puntuetan moztuta zegoen. Luzerako lana izango zela esan zigutenez, buelta eta berriro Campan Payollera joan ginen. Igandea izanik aparkaleku aldea jendez lepo bazegoen ere, pistetan lasai ibiltzeko  aukera izan genuen.
Aurrerago jasotako argazki guztiak jarriko ditugu.
Mila esker.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina